ORIENTABIDEAK

Orientabidei buruz hitz egiterakoan, azalduko dizuegu  psikomotrizitate saio batean egiten dugun jarduera.
Guk klasea 8 ataletan banatzen degu, ekintza guztiak aurrera eramateko.

-Lehenengo atala, saioaren aurretik egiten den atal bat da, non gelako txokoen prestaketan datza. Helburu eta edukien arabera zenbait gune prestatzen ditugu. Txoko bakoitzean jorratuko diren gaitasunak haur bakoitzaren mailara egokituta egongo dira.

-Bigarren atala, Harrerako atala bezala ezagutzen dugu, non prestaketarekin hasten garen. oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak birgogoratu,besteenganako errespetua... Egun horretako txokoak azaldu, materiala komentatu, jarduera posibleei buruzko iradokizunak luzatu...

-Hirugarren atala, atal oldartsua izango litzateke. Lanerako prestatzeko jardueraren bat proposatzen .diegu (goma-espumazko blokeak inguratuz lasterka egin...). Hori egin ostean, guk proposatutakoa suntsitzeko garaia da. Pertsona helduak ezarritako antolaketa apurtzen dute, eta modu honetan, tentsio emozionalak askatzen dituzte, gorputzeko gihar-blokeoa gaindituz, eta beren prestutasuna askatuz.

-Laugarren atala, berezko jarduera motorra izango litzateke.Haurrek behin egoera batzuk gainditu eta gero zailtasun maila handiagoko arazoei aurre egin beharko die. Atal hau izango da luzeena (25-30'). Jarduerak izaera desberdinekoak izan daitezke: kulunkaketak (balantzeoak), presioak, jauziak, garraioak, birak, trepak (igoerak), orekak, uztuketak, desplazamenduak, esekidurak, erorketak... Material desberdinak konbinatuko ditugu: gogorrak-bigunak,tinkoak-mugikorrak, zolutik hurbil-urrun...

-Bosgarren atala, jolas simboliko eta eraikitze atala izango litzateke. Irudikatze jolasean haurrak bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du, fantasia eta
errealitatea elkarlotuz. Atal honetan  baliabide berak uzten ditugu: zapi, soka, uztai, kuxin... Tresna
neutro hauei haurrak bere sinbologia eransten die. Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak
kanporatu ditzakete.

-Seigarren atala, analisi atala izango litzateke. Bideratutako joko zuzenduak edo gidatuak landuko
genituzke: itxurak, koloreak, neurriak, espazioko nozioak...

-Zazpigarren atala, agurraren atala bezala ezagutzen dugu. Momentu honetan ariketatik ateratzen gara, eta erlajazio fasean murgiltzen gara. Honekin batera, saioa komentatuko genuke.

-Azkenik zortzigarren atalean, zazpigarrenarekin lotuta, irudikatze fasea etorriko litzateke, non
ahoz, marraztuz...ume bakoitzak saioan bizi izandakoa adierazi behar du.

Esan beharra dago, laugarren eta bosgarren atalak ez daudela denboraz markaturik, ume bakoitzak nahi duena egiteko aukera dauka, hau da, biak batera ematen dira, baina psikomotrizista haurrak denbora osoan leku berean egon ez daitezen, hauek bideratzen saiatuko da, baina inoiz ez beharturik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario