BESTE GARAPEN MOTEKIKO ERAGINA

Psikomotrizitateak garapen motorrean eragin handia badu ere, umearen eremu guztiak bateratzen ditu: afektiboa (emozioak eta sentimentuak),  soziala (gizarteak, erakundeek eta taldeek pertsonaren garapenean duten eragina) eta kognitiboa (gizakietan ematen diren pentsamendu, jakintza, hizkuntza, etab.-eko prozesuak). Horrela, umearen heltzea errespetatuz eta bere pertsonalitatearen integrazio orekatua lortuz, hleburua pertsonaren garapen integrala baita (Dominguez Sevillano, 2002).

Ume bakoitzaren  garapena ezberdina bada ere, guk 0-3 urte bitarteko haurrekin jarduten dugunez, normalean adin tarte horretan bereizten diren bi etapa (Piaget, 1978) hartzen ditugu kontuan (1,5-2 urteren bitartean ematen da aldaketa normalean) eta gurekin amaitzean denek bigarren etapan horren hasierako garapena landu izatea da gure helburua.

Lehenengo etapan (jaiotzatik 1,5-2 urtetara), umearen adimena bere akzioen bidez adierazten da, hasieran erreflexuzko mugimendu eta pertzepzioekin eta geroako lehenengo mugimendu boluntarioekin. Etapa honetan ez dago hizkuntza eta pentsaendurik. Amaieran, errepresentazioa agertzen da akzioak barneratzeko aukera ematen duena,
urrengo etaparako pausoa dena.

Bigarren etapan (1,5-2 urtetatik 7-8urtetara), hizkuntza eta pentsamendua hasten dira, umea gai da gauza bat beste baten bidez errepresentatzeko, funtzio sinbolikoa deiturikoa. Hemen, imitazioak agertzen dira (katu bat imitatu edo aita autoa gidatzen), baita irudi mentalak ere (eskolarako bidea) eta emendik marrazkietara pasa daiteke. Honela, pentsamendua garatuko du umeak.

Hau kontuan izanda, hauek dira psikomotrizitatearen helburu ez motorrak:

1.       Ikaskuntzarako oinarri diren gaitasun motor eta pertzepzio gaitasunak garatzea.

2.       Garapenerako egokiak diren material eta ingurumen-materialak eskaintzea.

3.       Konfiantza, segurtasuna eta norberaren onarpena lortzea.

4.       Komunikazio aukerak  hobetzea eta zabaltzea.

5.       Ingurunearekin elkarrekintzan aritzeko gaitasuna handitzea.

6.       Kontaktu afektibo eta korporalak bultzatzea.

7.       Haurraren jarduera espontaneoa zuzendu edo gidatzea.

Haurtzaroa giza garapenaren etapa garrantzitsuena da, ez bakarrik alderdi motorrean, baita kognitiboan, linguistikoan, afektiboan eta sozialean ere. Umea dena xurgatzen duen belaki bat bezalakoa da, inguratzen duen mundua denbora osoan arakatzen du, bere burua eta gainontzekoak ezagutzen ditu, edozein egoeratatik ikasten du eta momentu oro aberasten da. Helduak aldiz, ziurtasuna ematen dio, erreferentzia egonkorrak, bere garapen integrala errazten duten elementu eta egoerak, bere sormena eta kanpoko mundurako egokitzea. (Díaz, 2006)

No hay comentarios:

Publicar un comentario