GARAPEN MOTORRAREKIKO ERAGINA


Psikomotrizitatearen onurarik nabariena da garapen motorra. Umeetan, mugitzeko gaitasuna batez ere bi faktoreren menpe dago: nerbio sistemaren heltzea eta gihar tonuaren eboluzioa. Lehenengoa gorputz emborrean goitik behera eta gorputz adarretan emborretik urrunerantz ematen da, horregatik egiten zaie zaila umeei hasiera batean mugimendu zehatzak egitea. Tonuari esker sortzen dira giharren uzkurketak eta ondorioz mugimendua; hortaz, gorputz akzioaren oinarria da, gainera oreka mantentzea ahalbidetzen duen faktorea da, erabat beharrezkoa posizio desberdinak lortzeko. (Durivage, 1984)

Hau garatzeko zer egiten dugu guk? Ba mota guztietako mugimenduak ahalbidetuko dizkien espazio eta materialak eskuragarri jartzen dizkiegu. Horrela, umeek denetarik egin ahal izango dute: lau hankatan ibili, oinez, korrika, irristatuz, igoerak egin, birak eman, salto desberdinak, oreka desberdinak probatu, gauzak hartu, bota, jaso, bultzatu, eraiki, marraztu… Honetarako dauzkagun materialak onako hauek dira: pikak, sokak, bankuak, koltxonetak, espalderak, forma askotako gomaespumazko blokeak, pilotak, uztaiak, zintak, zapiak, marrazteko tresnak, ispiluak…
Ispiluek garrantzia handia dute guretzat,
beren gorputza ezagutzeko
eta onartzeko baliabide ezin hobeak baitira.

Honekin umeek lortuko dutena:

1.       Gorputzaren ezagutza, kontzientzia eta kontrola.

2.       Oreka emozional eta korporal egokia.

3.       Jarrera kontrolatu bat.

4.       Mugimendu koordinatua.

5.       Lateralitate ongi definitu bat.

6.       Espazio-denbora egitura zuzena.

(Diaz, 2006)

No hay comentarios:

Publicar un comentario